Nabaridasek biodibertsitateko jardunbide egokien bi sari irabazi ditu
BIZILAGUNAK INPLIKATUTA DAUDEN INGURUMEN-EKIMENEK LEHEN SARIA JASOTZEN DUTE BIODIBERTSITATEAREN ETA BULTZADA EKONOMIKOAREN KATEGORIAN, ETA BIGARRENA, HABITATETAN
Navaridasko Udalak lehenengo saria irabazi du Biodibertsitatea eta Bultzada Ekonomikoa kategorian, eta bigarren saria Habitatak kategorian, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) bultzatzen dituen Biodibertsitatearen aldeko Tokiko Jardunbide Egokien III. Sarietan. Aintzatespen horien helburua garapen iraunkorreko politikak sustatzea da, besteak beste, toki-administrazioen arteko komunikazioa bultzatuz, biodibertsitatearen kontserbazioa eta hazkundea sustatzeko udal-mailako estrategiak garatzen laguntzeko.