NaBaridaseko Udalak eguzki-zentral fotovoltaiko berriaren instalazioa amaitu du
Bi hilabeteko lanen ondoren, Navaridaseko Udalak 33 KW-ko eguzki-zentral fotovoltaikoa instalatzen amaitu du, udal-eraikinak energiaz hornitzeko. Jarritako eguzki-plakek gizarte-zentroari, igerilekuei eta udal-frontoiei zerbitzua eskaintzeko balio dute, eta horrek energia eta ekonomia aurreztea dakar, eta garapen jasangarriko helburuak betetzea ahalbidetzen du.
Obrek Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Leader programaren finantzaketa izan dute.