Nabaridasek babestutako baso-eremua handituko du 2030a baino lehen
Udalak basoberritzeko plan bat diseinatu du, lau lerro berdeetan taldekatuta , herriko ekosistema eta biodibertsitatea zaintzeko
NaBaridasko Udalak, herriko bizilagunen laguntzarekin, basoberritzeko plan propioa sortu du Arabako Errioxako biodibertsitatea defendatzeko eta babesteko. Proiektuak, ‘Programa Berdean’ izenburupean, hainbat jarduera aurkezten ditu, 2030a baino lehen egin beharreko lau lerro berde handitan banatuta.